museoak « turismoa eta elbarritasuna » labela dauka

Museo parean badago elbarrien ibilgailu batendako aparkaleku bat (1, Marengo karrika).
Museoak igogailua eta arrapalak dauzka.
Harreran soinugailu magnetiko bat ezarri da.
Erakustareto iraunkorreko seinaletika dakarren grafia handiko testuak eskuragarri daude harreran.
Ukimenezko ibilbide bat integratua dago erakusketa iraunkorrean. Aldez aurretik galdetuta, gidari batek laguntzen ditu itsuak edo ikusmen eskasekoak ibilbidean barna museoa deskubri dezaten.
Galdekizunen arabera, bisitaldi egokituak presta ditzake publikoen zerbitzuak.