Contact
  • alt
    alt


  • AGENDA 10/10

    10 ekimen
    bildumen inguruan

    2011ko ekainak 10 - 2012ko martxoak 10


    2001ean berriro ireki ondoren, museoak 10 urte ospatu behar!Publikoenganaino heltzen den kultur programa berezia;

    hamar hitzordu biziki erakargarri, museoa deskubritzeko.




  • #01

    Fatxada digitala

    Ekainak 10



    alt



    2011ko ekainaren 10etik aitzina, webgunea dela eta, fatxada berribat

    Euskal Museoarentzat.

    Erakusleiho eder apaina, artxiboak etaunean uneko berriak, baina batez

    ere elkartruke eta partaidetzarakogune bat.

    Laket izanen zaizu nabigatzea.




          




  • #02

    Ibilbidea barna

    Uztailaren 10etik aitzina


    alt


    Protohistoriaren eta nekazal-abeltzaintzaren aretoak

    birmoldaturiketa osaturik, bildumen interpretazio elementuei

    esker eta betierebisitarien igurikipenak hobeki ihardetsi nahian.




          




  • #03

    Pilota digitala

    Agorrilaren 10ean aurkezturik


           alt



    Agorrilaren 10etik aitzina, film emanaldiak eta modulu elkarreragile bat,

    pilota jokoa hobeki azaltzearren.
    Halako gaia, halako aurkezpena: dinamikoagoa, teknologia berrietan eta

    ikus-entzunezkoetan oinarritua.






          




  • #04

    Ibilbide literarioa

    Buruilaren 10etik aitzina



                 alt


    Zatoz Euskal Museoaren ibilbide literarioa deskubritzera.

    Bildumekin solasean, orri izkiriatuak objektua bere hartarik ilkiarazten

    du, ikusmolde berriak zabaltzen, eta biziarazten.

    Bisitariak eskutik heldua da; gonbitea bidaiatzera eta poesiara…







          




  • #05

    Gehigarri literarioa

    Urriaren 10ean deskubritu beharrekoa

                alt


    Beharbada museoak ihardets ditzakeen galderak egin nahi dituzu…

    Museoak Gaztelu Berrian duen egoitzan gordetzen dira bildumen

    erreserbak eta agiri-funtsak


    Urriaren 10etik aitzina irakurketa eta orientazio gela bat

    izanen duzu zain











          




  • #08

    Musikak

    2012 urtarrilaren 10etik aitzina

                alt


    Musika dugu hileko gaia museoan, 10/10 Agendaren baitan.

    Sorkuntza berri berria den zine-kontzertu bat hilaren 12an,

    ostegunarekin Basque Electronic Diasporaren eskutik (artxibo

    filmen proiekzioak eta soinu-banda garaikideak zuzenean) eta

    dantza gaualdi bat Kontserbatorioarekin hilaren 18an, asteazkenarekin…

    bi hitzordu biziki erakargarri, museoa era desberdin batean deskubritzeko.

    Aldi berean, musikarekin loturiko dokumentazio funtsen hautaketa bat

    (liburuak eta aldizkariak) aurkeztuko da Argialdean.











          




  • #09

    Etxea bere izate

    guztietan

    2012ko otsailaren 10etik aitzina

                alt


    Etxea dugu hileko gaia Euskal Museoan, 10/10 Agendaren baitan.

    Euskal etxearen eta bizitegi bakartiaren irudi idilikoa mitoa da gehienbat…

    Izan ere, historiak erakusten digunez, Euskal Herrian hainbat bizitegi mota

    gauzatu izan dira. Bi hitzaldik honetaz eta hartaz eztabaidatzeko aukera

    emanen digute. Aldi berean, etxearekin loturiko dokumentazio funtsen

    hautaketa bat (liburuak eta aldizkariak) aurkeztuko du Museoak.











          




  • #10

    Errobi eta Aturri

    artean

    2012ko martxoaren 10etik aitzina

                alt


    10/10 Agenda amaitzear dugu, martxoan “Errobi eta Aturri artean”
    izanik hileko gaia. Hainbat eman diete biek Baionari eta Euskal
    Herriari non merezi baitzuten dagokien aretoa eraberritzea.
    Eta abiapuntu izan duten abentura guztien artean bat aukeratu
    dugu kontakizun: 19. mendeko Fanny itsasontziko baleazaleen
    egitandia, multimedia formatoko bitxien kabinete batean...