Museoa jostagarri
MUS’u – truk!
Jokoak urririk, bilduma iraunkorrak eta aldi bateko erakusketak
jostaketan ezagutzearren. Senideekin partekatzeko! (museoko harreran eskura)
Atelierrak
Museoko bildumetara egin hurbilpen tematikoa, atelier ludiko edo sortzaile bati lotua.Animazioak urririk, euskaraz edo frantsesez.
Haurren taldeentzat, gutienez 5 eta gehienez 15; aldez aurretik erreserbatu beharra.Urririk.
Zure urtebetetzea museoan (6-12 urtekoendako)
Bilduma iraunkorren deskubrimenduaren ondotik, atelier sortzaile bat.
Erreserbatuz gero, asteazkenetan 15etatik 17etara, animazioa euskaraz edo frantsesez, gehienez ere 12 haurrendako.Tarifa 3€ haurreko (urririk urteak betetzen dituen umearendako eta heldu laguntzaile batendako)