


Harrera eta informazio gunea. Komunak. Sarrera libre eta urririk, saltokia eta liburu-denda zain dituzu.
Gutienez protohistoriaz geroztik bizitoki bihurturik, mendialdea tradizioen gordeleku da. Gure jakien emaile diren artzain eta laborarien egunerokoa eta jardunbideak, ikusgai. Bertan dauden lanabes batzuk, ondoko hilarrietan zizelkaturik ere ikusgai.
Izenak berak dioen bezala, Baionako etxe zaharretako eskailerak argitzeko erdiguneak dakartza gogora. Gurean, haren inguruan abiatzen den ibilbidearen ardatza ere bada.
Sarrera libre, atseden hartzeko, lan egiteko edo kafe bat hartzeko. Museoaren kultur aktibitateak egiteko leku aproposa: hitzaldiak, liburuen aurkezpenak, kontzertuak, argazki-erakusketak.


Aturriko itsas eta ibai-ontzidiaren aukera zabala, ontzioletako tresneriak, ontzi zenbaitek, irudiek eta bideoek erakutsia. Itsasoko bizimoduaren erakustaldia, balea-arrantza dela, merkataritza dela, gerra (kortsoa) dela, emigrazioa dela.
Etxeko tresneria, feria eta merkatuetan eskuratzen ahal zena. Jostun, dendari eta beste artisauen gaiak, urketa ontziak, garraioen eta aztura herrikoien eboluzioa.
Etxe tradizional baten maketak burutzen du zurgin eta hargin lanbideen aurkezpena. Sukaldean eta logelan, berriz, altzari eta baxera ederrak daude.
Etxe tradizional baten maketak burutzen du zurgin eta hargin lanbideen aurkezpena. Sukaldean eta logelan, berriz, altzari eta baxera ederrak daude.
Ontzijabe eta merkatarien potretek eta haien altzari burgesek XVII. eta XIX. mende arteko portuaren jardunbide ekonomikoan barna garamatzate. Txanponek eta urregintzak finantzen egitekoa argitzen dute.
Aturriko bi ertzetan eta Errobiren bilgunean kokatu ontziola eta biltegiek merkataritzaren eta itsas eta ibai garraio naroaren berri ematen zuten; izan ere, ibaiko nahiz ur handitako ontziek jendeak eta salgaiak harat-honat zerabiltzaten.
Publikoen zerbitzura dagoen espazioa: eskolaumeen harrera eta irakasleen formazioa.


Euskal nortasunaren sorkuntza mendeetan zehar: erlijio gerretatik Espainiako gerretara, abertzaletasunaren sorreratik artistek ediren Euskal Herrira.
Apaindura naïfeko eliza eta kaperetako arkitekturaren aurkezpena. Besta-Berri, hileta erritoak, Jaun Done Jakue Bidea, sorginkeria, eta abar, aztergai.
Inauteriak eta pastoralak, herri jaien adierazgarri. Musika tresnak bitrinapean, pintura handiak eta bideoak, dantzak eta kantua ulertarazten laguntzeko.
Errugbia, karta jokoak eta birlak, eta batik bat euskal kirol nagusia, alegia, pilota. Artisten so estetikoarekin batera, tresnen eboluzioa eta artisauen langintza.
Baionako elizbarrutiaren historia, arte apaingarriek eta gurtzarako objektu sinbolikoek kontatua. Erlijio-gizonen potretak, katedraleko zurajeak eta XX. mendeko euskal beirateak.
Agiriak, irudiak, potretak eta gurtza publiko eta pribatuko altzariak, 1492tik Iberiar Penintsulatik egotzi eta Baionan finkatu judu sefardien historiaren adierazgarri.
Erregionalismo neo-euskalduna burutuz eta gaindituz, arte unibertsala, artista handien eskutik: Nestor Basterretxearen hilarriak, tradiziozko lurraldeak inspiratu sormen garaikideenaren lekuko.