[2011]
Historiaurreko Akitania - "Hiri gotortuetan bizitzea"
[2010]
Omenaldia Olaeta balletei
[2009]
"Batekmila – Euskal munduak - Louis eta Benjamin Gomez
Objektua bere izate guztietan!
[2008]
7 argazkilari Euskal Herrian – Euskal Herria 1860-1930 Munduadenboraz at?
[2007]
"Chillidaren ametsa" - André GRIMARDGernika, Hazia, mundu osorako argia
Christine Etchevers - Ipar Euskal Herria Karlistadetan 1833-1876

2010eko buruilaren 16tik 2011ko urtarrilaren 16ra
Hiriguneon historia, kontserbazioa, berrerabilpena eta erronkak
Komisarioa: Robert Dulau kontserbatzailea,Pascal Mory arkitekto eta historialaria,Julien Droz-Vincent produkzio arduraduna(“Construire le Futur” elkartekoa),bai eta Euskal Museoko Olivier Ribeton kontserbatzailea ere.
Pirinio Atlantikoetako eta kanpoko zenbait toki ospetsuren hautaketaz,« Hiri gotortuetan bizitzea » erakusketak, nekez arau daitezkeen hiriguneonhistoria ez ezik, ondare historikoa osatzen duten eraikuntza militarrakkontserbatzeko eta birkalifikatzeko proiektu berritzaileak ereausarki aurkezten ditu.

2010eko buruila
Baionako Euskal Museoak Olaeta Baletei eta beraiek Frantzian 30eko hamarkadarenazken urteetan Espainiako Gerra Zibiletik ihesi egin zuten ibilbideari buruzkoerakusketa aurkezten du.Gernikan Elai Alai dantza-talde gisa sortuta, Biarritzeko erbestean bigarren bizitzariekin zioten, hantxe bilakatu baitziren Olaeta Baletak 50eko hamarkadan. 700 jantzibaino gehiago, 1.500 argazki, 200 oren grabatuta… munta handiko funtsa, familiakBizkaiko Foru Aldundiaren esku utzia.Olaeta Baleten arima helarazteko baliagarri den kalitatezko funts oparo hartarik,publikoaren aitzinean ikusgai jartzeko objektu eta gai enblematikoenak hautatu dira.

2009ko uztailaren 11tik buruilaren 12ra
“Batekmila – euskal munduak”
Euskararen eta milurtekoak dituen kulturaren praktikak eta bizipenak deskubritzera
eta haren inguruan batbederak bere buruari galdetzera gonbidatzen duen instalazioa.Modulu teknologiko eta elkarreragile ugarik “euskal munduak” ezagutzeko ikuspegimoderno bat proposatzen dute. Elkar gurutzaturiko begiraden kaleidoskopioa,artista garaikideek, argazkilariek, idazleek, musikariek, zinemagileek… osaturikoa.Euskal Herriko eta diasporako euskal munduen gaur egungo iradokizuna, euskaraz,frantsesez, gazteleraz eta ingelesez eskaintzen dena. Azpimarratzekoa da “Batekmila”erakusketak UNESCOren labela bereganatu duela, 2008an Hizkuntzen NazioartekoUrtea zela eta.

2009ko uztailaren 10etik 2010eko urtarrilaren 10era
Euskal arkitektura, tradiziotik berrikuntzara
Erakusketak jatorrizko dokumentu grafikoak aurkezten ditu (oinplanoak, zirriborroak,akuarelak… haietako batzuk kalitate artistiko handikoak), arkitekturen gaur egungoargazkiak (etxeak, saltoki handiak, eraikin publikoak), bai eta altzariak (mankak,mahaiak) ere. Era berean, lau eskuz batera lan egiteak dakartzan berezitasuneierreparatzen die. Aparteko aukera da arkitektura “neo-euskaldunaren” mamira iristeko,emaitza burutsuak ezagutzeko, Baionako artista bion nortasun bipilen eta artelanezezagunen berri izateko.
Erakusketako lanetara heltzeko estekak

2009ko martxoaren 27tik maiatzaren 31ra
Zer da gizarte museo bat?
Erakusketa ludiko eta pedagogiko bat
Santutegi, oroi-leku, espazio sakratu, lilura-iturri, lehengo garaien minen euskarri,ezagutzeko eta ikasteko tresna… gizarte museo bat hori guztia eta askoz ere gehiagoda. Garai bateko pertsonek datozenei helarazi nahi dizkieten objektuen pausalekua da.Lurralde bat eta jendarte bat ulertzeko ezinbestekotzat dituzten objektuak. Egunerokogauzak, tresnak, artelanak, historiaren edo beste zerbaiten berri ematen digutenlekukoak, den-denak museoak bildu eta antolatuak, beren txikian mundu batenaniztasun amaigabea erakusten digutenak.
Erakusketaren katalogorako esteka

2008ko azaroaren 21etik 2009ko otsailaren 22ra
Pierre Capperon, Gabrielle Duplantier, Laetitia Fourgeaud, Polo Garat, Anne Garde, Claude Nori, Bernard Plossu
Argazkilariek, bizi diren garaiaren lekukoak direnez gero, errealitatea eta sormenabateratuz ikuspegi berria eskaintzen digute munduaz, estereotipoetatik at daudenirudiak bitarte. Claude Nori argazkilari, argitaratzaile eta idazleak, gaur egungo EuskalHerrian irudigintzak duen joriaz jakitun, proiektu beraren ingurura bildu ditu beste seiartista, gure eskualdean argazkigintzak duen bizitasunaren berri ematen dutenak.Revista aldizkariaren zenbaki berezi batean eta Baionako Euskal Museoarekin bateralandutako erakusketa honetan gauzatu da elkarlan hau.

2008ko uztailaren 11tik azaroaren 9ra
Euskal Museoaren bildumetako argazki zaharrak
Museoa 1922an sortu orduko biltzen hasi argazki zahar hauek gaur egun 5.000ale baino gehiagoko bilduma osatzen dute: beirazko plakak, paper gaineko kopiak,postalak… 1860ko hamarkadatik Bigarren Mundu Gerraren bezpera artekoak.Museoko gainerako objektuei bezala, lekuko gisa duten balioa lehenesten zaie,iraganeko hiritar eta landa giroko paisaien irudiarekin batera lehengo bizimoduak,praktikak eta jardunbideak erakusten dizkigute eta.

2007ko urriaren 19tik 2008ko urtarrilaren 6ra
Euskal Museoak Haizearen Orraziari buruzko erakusketa eskaintzen du, hainbatargazki eta agiriren bidez Eduardo Chillidaren artelan ospetsua sortzeko etapakazaltzen dituena. Gehitu zaio Luis Chillida semearen elkarrizketa, azaroaren 5eanegina, erakusketaren inaugurazioa kari.Hogeita hamar urte dira Eduardo Chillida (1924-2002) eskultoreak gauzatu zuela bereametsik zoroena, pasio hutsekoa, jaioterriari egindako omenaldia. Altzairuzko hiru
pieza ikusgarri, arroketara ainguraturik, itsasoak inguraturik, Donostiako badiarenmuturrean: horra hor Haizearen Orrazia. Urtean zehar, instalakuntzaren 30. urteurrena ospatzearren, erakusketa bat bainogehiago egin dira.

2007ko uztailaren 8tik buruilaren 30era
Historian barnako paseoak:
Baiona eta harresiak, Biarritz eta Angeluko
itsasertza XX. mendearen hasieran
André Grimardek, unean uneko inpresio iheskorrei heltzeko baliabiderik onenazelakoan, akuarela deskribatzaileari ekin zion. Ezin lanbidetzat zuenik erran, ezbaitzuen saltzen, eta gutitan egiten baitzuen erakusketarik; hortaz, Grimard artistazen gustuz, eta historialaria pasioz. Akuarela-zaletasunean bat zetorren eskualdekobeste hiru artistarekin: Ferdinand Corrèges (1844 – 1904) aurreko belaunaldikoarekin,paisaiak eta arkitekturak margotzen baitzituen; artelanak Baionako Udal Liburutegiangordeak dituen Louis Dupuis-ekin (1862 – 1951), eta Baionako historia militarrarenirudia berrosatzen espezializaturiko Ernest Fort-ekin (1868 – 1938).

2007ko uztailaren 16tik buruilaren 30era
De l’histoire basque au symbole universel
Baionako Euskal Museoak Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena, 1937-2007,gogora ekartzen duen erakusketa aurkezten duHona hemen erakusketan jorratu gaiak:1.1. Foruak 1.2. Gernikako arbola, euskal askatasunen sinboloa 2.1. Espainiako Errepublika eta Euzkadiren sorkuntza2.2. 1937ko apirilak 26, Gernikako bonbardaketa 3.1. Guernica, XX. mendeko ikono bat 3.2. Guernica tapiza. René eta Jacqueline de la Baume Dürrbach 3.3. Arte sormena eta hausnarketa XX. mendearen bigarren erdialdean.
Zeure egizu prentsa-txostena

2007ko otsailaren 16tik maiatzaren 20ra
Hilarriaren inguruko azken lanak
Etcheversek lurrean lantzen du oihala txinatar tintaz eta akrilikoz. Konposizio dinamikoeta era berean orekatsuaren bila dabilela, ikertu egiten du. Hilarriak ez bezala,haiei forma zehatza ematen baitie, beste pinturak zentzu guztietan zabalik agertzenzaizkio ikusleari. Pintaturiko paper edo oihalaren zimurdurak dentsitate materialagehitzen duenez, artelana, arian-arian, eskultura bilakatzen da, batik bat azkenformak hilarria gogora ekartzen duelarik. Oihalon dirdira kosmikoa Wassily Kandiskyk1910eko hamarkadan landu konposizio abstraktuetarantz doa, indar grafikoak formendekantazioaz berdintzen diren heinean. Christine Etcheversen zeramika lanetan, bada,formak bolumen bihurtzen dira, fantasia ludikoz, bihurtu ere, non irudimen grafikoak etakolorearen jarioak objektuaren orijinaltasuna areagotzen duten.

2006ko abenduaren 1etik 2007ko martxoaren 25era
1832an, alaba Isabel oinordeko izan zedin, Espainiako errege Fernando VII.ak bertanbehera utzi zuen 1713tik aitzina indarrean egondako lege salikoa, emakumeak tronuragai izatea debekatzen zuena. 1833an, errege hil orduko, hiru urteko printzesa gazteaerregina bihurtu zen, Isabel II.a, ama Maria Kristinak erregeordetzan ziharduelarik.Fernando zenaren anaiak, On Karlosek, tronura omen zegokion eskubideaaldarrikatu zuen, lege salikoaren ezabapena liberalen konplota baizik ez zelakoan.Armak hartzeko deia egin zuen, « por Dios, la patria y el rey » aldarrikatuz eta «usurpatzaileen » aurka. Lehenengo Gerra Karlista abian zen.
Ikus erakusketaren gunea